Aranbarri

Zerbitzu osoko inmobiliaria.

Arkaitz Korta

Bi umeren aita naiz eta honek denborak duen garrantziaz ohartu arazi dit. Azkar bizi gara eta hau ez da presaka hartzeko erabaki bat, seguraski gure bizitzan egingo dugun diru inbertsio haundiena suposatuko baitu. Baina honetaz haratago zure etxearen bila zabiltza, zure oasis pertsonala, zure tokia mundu honetan, etxean zaudela sentiarazten dizun leku hori. Gure bizitzaren % 68a etxean igarotzen badugu, ez da txantxetako kontua.

Urteak daramatzat sektore honetan lan egiten eta jendeak oraindik uste du nire lana etxeak saldu edo erosten laguntzea bakarrik dela.

Zure bizitzako erabaki garrantzitsuenaren aurrean zaude, eta arrotz egiten zaizkizun euriborra, efizientzia energetikoa, katrastoa… bezalako hitzak ulertzera behartuta zaude. Nik bide honetan lagundu nahi dizut, hasieratik zure etxeko giltzak eskuratu arte edo zure etxea izan dena esku honetan utzi arte.

Internet bidez etxeak erosten diren garai honetan agian higiezinen munduan arrotz egingo zaizkizun hitzak dira gertutasuna, inplikazioa eta lasaitasuna. Eta seguru nago zure buruari galdetzen diozula, asmatuko al dut?

Gaur egun etxeko edozein aparatu elektroniko erosterako orduan milaka iritzi biltzen ditugu, ia ia gaian espezialista bihurtu arte. Eta aldiz etxe bat erosteko internetera zuzentzen gara profesional baten aholku eta iritzia jaso gabe. Benetan uste duzu lau argazki ikusita asmatuko duzula?

Niretzat lau gela eta bi bainugela izateaz haratago doa, bankuarekin negoziatzean datza, preziorik onena lortzean… Zure arazoak ulertu eta irtenbide bat topatzea. Zure berri jakin nahi dut, zerrek izutzen zaituen, zein diren zure kezkak.

Gure lan egiteko moduarekin, zure beharrak aztertuko ditugu eta amesten duzun horri bide emango diogu.

Bezeroek diotena

Esperientzia baten bizipena

Doako aholkularitza

Zure gustoko etxearen bila bazabiltza, lagundu ahal zaitut. Elkarrekin posible egingo dugu.

Eskatu doako aholkularitza