Home staging, etxebizitza goxatzen

Ikerketek diotenez, erosleak lehenengo 90 segundutan erabakitzen du etxea gustuko duen ala ez. Hau da, etxe bat gustoko dugunean gure alderdi emozionalean erabat eragiten digu.

Izan ere, etxe bat erostea prozesu arrazional hutsa dela uste dugun arren, alderdi emozionalak garrantzi handia du.

Zer da home staging delakoa?

Inguratzen gaituen guztiari anglizismoa jartzeko joera ez dut oso gustuko, oso modu sinplean esan beharko banu, etxea sortzea esango nuke.

Home staging-aren helburu nagusia etxebizitzaren irudia hobetzea da, hari etekin handiagoa ateratzeko asmoz, eta horrela, bezeroa bertan bizitzen eta gozatzen imajinatu ahal izateko. Lehen inpresio on bat transmititzea da helburua.

Zertarako erabiltzen da?

Bi fase ditu. Lehenengo fasea, etxebizitza argitaratzeko irudi onak izatea. Eta bigarrena, bisita, erosleari eragiten dion sentsazioa.

Home staging-aren helburu nagusia etxebizitzaren irudia hobetzea da, etekin handiagoa ateratzeko asmoz, eta horrela, bezeroa bertan bizitzen imajinatu ahal izateko.

Ohikoa da merkatuan denbora asko daramaten etxeak ikustea, eta erosleentzat interes gutxi dutenez, prezioa jaitsi behar izaten da askotan. Duela hogeita hamar urte Estatu Batuetan sortutako teknika hau, etxea salmentan jarri aurretik prestatzean datza, honela, merkatuan erakargarriagoa eta trebeagoa izango delarik.

Etxea estetika neutro eta despertsonalizatuarekin aurkezten da, senideen argazkirik gabe, garbi, usainik gabe... Horrek erraztu egiten du eroslea etxe horretan bizitzen imajinatzea.

Home staging-aren abantailak

  • Salmenta-denbora murriztea.
  • Beraz, etxebizitzaren gastu propioak denbora gutxiagoz hartzen dira bere gain.
  • Bisita-kopurua gehitzea, bai Interneten, bai aurrez aurre.
  • Segurtasuna, konfiantza eta lasaitasuna ematen diozu erosle posibleari.
  • Etxebizitzari balio erantsia ematea, gainerakoetatik bereizita.
  • Efizientzia eta errentagarritasuna.